Elkarretaratze jendetsua, aldarri zuzenak

Ataria 2020ko azaroaren 18a

Tolosaldea Sahararekin Elkarteak deituta Tolosako Trianguloa plazan elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, saharar herriari elkartasuna azaltzeko. 150 lagunetik gora elkartu dira, bertan.

Tolosaldean bizi diren saharrak ere Trianguloan izan dira, eta aldarriz bete dute plaza. Mobilizazioaren amaieran Ataria-rekin hitz egin dute, hunkiturik baina indartsu, zabaldu dituzten aldarrien inguruan: "Oihurik errepikatuena 'aberria ala martirioa!' izan da, pazientzia bukatu da. Gerran gaude, ez nahi dugulako, ordea. Urteetako zapalkuntza, hilketak, atxiloketak, torturak, bortxaketak... pazientzia amaitu da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!