Leidor aretoari buruzko galdetegia, erabiltzaileen asebetetze-maila neurtzeko

Tolosaldeko Ataria 2020ko aza. 13a, 18:29

Tolosako Udalak, Tabakalerako Elias Querejeta Zine Eskolako bi ikaslerekin elkarlanean, Leidor aretoaren inguruko asetasun-inkesta bat jarri du eskuragarri.

Erabiltzaileen asebetetze-maila neurtu eta iritziak jaso nahi dira. Gipuzkoako zinema aretoen inguruko ikerketa bat egiten ari dira ikasleak, eta aurreko astean Leidorreko langileei egin zieten galdeketa; orain, berriz, erabiltzaileengana zabaldu dute inkesta. Udalaren esku egongo dira datuak, erabiltzaileen asebetetze-maila neurtu, haien iritziaren berri izan eta etorkizunerako hobekuntzak bideratzeko. Hemen klik eginda bete daiteke inkesta.

Astebururako eskaintza

Hainbat kultur jarduera antolatu ditu Tolosako Udalak egun hauetarako. Guztien ordutegia Eusko Jaurlaritzaren neurri berrietara egokitu da. Hortaz, Leidorreko ekitaldi eta filmak 19:00etan hasiko dira; haurren zinema, berriz, 16:00etan. Atzo, El Rey filma ikusteko aukera izan zen. Bestetik, une honetan bertan, E.C.L.A.T. antzerki-dantza emanaldia eskaintzen ari da Adriana Bilbao.

Bihar, etzi eta astelehenean, Erlauntza filma ikusteko aukera izango da Leidorren, 19:00etan hasita. Zinemara eramandako antzerki obra honek arrakasta handia izan duen Tolosan. Haurrentzako zinemari dagokionez, El Arco Mágico pelikula eskainiko da igandean, 16:00etan. Sarrera guztiak eskuragarri daude online kutxako webgunean edo Leidorreko lehiatilan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!