Ikasle Abertzaleek elkarretaratzea  egingo dute bihar, Tolosan

Ataria 2020ko azaroaren 11

Ikasle Abertzaleek elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:55ean, Laskorain ikastolako sarrera parean. COVID-19agatik agintariek hartu dituzten neurriak «norbanakoen eskubideen eta askatasun politikoen aurkako neurriak» izan direla salatuko dute.

Ikasle Abertzaleek Ikasle langileon osasunaren eta askatasunaren aurkako ofentsiba gelditu! lelopean elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:55ean, Laskorain ikastolaren parean. Pasa den astean egin bezala  COVID-19a dela eta hartutako neurriak pandemiarekin eta birusarekin amaitzeko neurri eraginkorrenak ez direla salatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!