Bellota pabiloia garbituko du azaroaren 16 eta 17an

Ataria 2020ko azaroaren 10a

Karroza eta konpartsen jabeek bertan dituzten materialak jaso beharko dituzte azaroaren 13a baino lehen.

Tolosako Udalak jakinarazi du Usabalgo Bellota pabiloia garbitu egingo dutela azaroaren 16 eta 17an. Horregatik, joan den astean egindako bileran eta baita posta elektroniko bidez, karroza eta konpartsa guztietako kide eta jabeei jakinarazi zaie aurretik beren materialak jaso behar dituztela azaroaren 13a baino lehen. Ondoren, garbiketa lan sakonak egingo dituzte eta bertako kideek jaso ez duten guztia bota egingo da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!