Alex Txikonek 'Mendi biluzia' aurkeztuko du bihar, Leidorren

Naia Vazquez 2020ko azaroaren 9a

Alex Txikon mendizale bizkaitarra Tolosako Leidor aretoan izango da bihar. 2016an Nanga Parbaten egin zuen gailurra kontatzen duen dokumentala  ikusi ahal izango da 20:00etan, eta ordu erdi lehenago gai berari lotutako liburua sinatzen ariko da.

Mendi biluzia filmaren emanaldia 20:00etan izango da eta sarrerak Leidorreko leihatilan edo Kutxabank-en webgunearen bidez erosi ahal izango dira. Filmaren eta liburuaren bitartez azalduko du mendizaleak berak 2016ko neguan Nanga Parbatera egindako igoera. Izan ere, Nanga Parbateko tontorrera heldu zen, neguan, historian lehen aldiz. Txikonek berak ekoiztutako eta zuzendutako film luzea da Mendi biluzia eta COVID-19ak eragindako konfinamenduan ondu zuen.

 

Bestetik, izen bereko liburua sinatuko du Txikonek. Eskuz idatzitako 230 orriko kontakizuna da Mendi biluzia librurua (Sua argitaletxea)  eta 90 argazki baino gehiago biltzen ditu. Tom Ballard eta Daniele Nardiren erreskatearekin abiatzen da kontakizuna. K2ko oinarrizko kanpalekutik abiatu eta espedizioaren xehetasunak azaltzen ditu mendizaleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!