Zine ordutegietan aldaketak egingo dituzte

Ataria 2020ko azaroaren 7a

Tolosako Leidor aretoan datozen egunotako emanaldien ordutegiak aldatu dituzte, araudi berrira egokitzeko. Kultur jardueretan aforoa %35era mugatuko da, eta ekitaldiak 21:00ak baino lehen bukatu beharko dira.

Modu honetara geratu dira hurrengo egunetako zine emanaldiak:

 

Azaroak 7, larunbata

19:00. Ane.

Azaroak 8, igandea

16:00. Haur zinea: Como perros y gatos: la patrulla unida. (Ordutegia mantenduko du).

19:00. Ane.

Azaroak 9, astelehena

19:00. Ane. Ikuslearen eguna.

Azaroak 10, asteartea

19:00. Mendi biluzia. Euskaraz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!