Elkarretaratzea deitu du Sortuk 'Non dago diru publikoa?' lelopean

Ataria 2020ko azaroaren 6a

Sortu alderdiak mobilizazioak egingo ditu bihar Gipuzkoako hainbat herritan, tartean Tolosan. 12:00etan elkartuko dira Plaza Zaharrean.

Elkarretaratzeetan besteak beste, osasungintzan, hezkuntzan, pentsioetan, garraioan edo zaintza arloan diru publiko gehiago inbertitzeko eskatuko dute. Horiek horrela, eta Euskal Herria osasun larrialdi egoeran dagoela eta, koronabirusaren arakatze eta detekzio gaitasuna handitzeko baliabideak biderkatzeko eskatuko du Sortuk, zerbitzu publikoetako inbertsio publikoak eta baliabideak biderkatzeko eta sektore ekonomiko zein sozial zaurgarriei laguntza ekonomikoak bermatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!