ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE, UTESE sindikatuek hiru greba egun deitu zituzten pasa den urrian Osakidetzan, osasun publikoaren egoera "larria" dela salatzeko eta Osasun Sailari neurriak eskatzeko. Greba egun bana deitu zuten lurralde bakoitzean, eta gaur Gipuzkoaren txanda da. Bizkaian azaroaren 12an egingo dute.