Gaur Tolosa Goxuaren eguna da

Ataria 2020ko urriaren 31

Gaur Tolosa Goxuaren eguna d 1 1604147822051
Gaur Tolosa Goxuaren eguna d 2 1604147823177
Gaur Tolosa Goxuaren eguna d 3 1604147823892
Gaur Tolosa Goxuaren eguna d 4 1604147824795
Gaur Tolosa Goxuaren eguna d 5 1604147825615
Gaur Tolosa Goxuaren eguna d 6 1604147826355
Gaur Tolosa Goxuaren eguna d 7 1604147827109

Aurtengoan ezin izan da ohiko Tolosa Goxua egin Trianguloa plazan, baina herriko gozotegietan gogora ekarri dute gaur izango zela azoka, Tximista pastela oparituz bezeroei.

Gozona Ibañez gozotegiko Raquel Ibañezek azaldu duenez, Tolosa Goxua bere horretan ezin izan denez egin, "egunari beste sentsazio bat eman nahi genion, positiboagoa. Orain hiru bat urte hasi ginen haurrekin tailerrak egiten, eta hori kontuan hartuta, bideo batzuk egin ditugu gozotegi bakoitzak errezeta bat prestatuz, eta gero haurrak eta familiak parte hartzen ari dira errezeta horiek eginez". Parte hartu nahi dutenek gaur dute horretarako azken eguna.

Bestalde, gozotegi bakoitzak bere gozotegian zerbait oparitzea pentsatu zuten elkarrekin, eta Tximista pastela egitea erabaki zuten. "Oso harrera ona izaten ari da", esan du Ibañezek. "Jende gehiena ahaztuta zegoen zein zen gaurko data, eta horrela ahal dugun moduan ospatzen ari gara eguna".

Eceiza gozotegiko Moira Ezeizak azaldu duenez, "bezero batzuk ez zuten gogoan gaur Tolosa Goxua izango zenik, baina beste batzuk gogoratzen dira. Gustura jasotzen ari dira oparitxoa, eta eskertu egiten dute". Enkargatutako pasteletan ere ari dira ere Tximistak sartzen, Tolosako eta Goxuako banderatxoekin. "Bisita bat ere jaso dugu, haur batena, etxean egindako gailetak ekarri dizkiguna, probatzeko".

Gozotegientzako garrantzia du Tolosa Goxua azokak. "Urte asko dira egiten dugula, eta ez genuen espero hainbesteko harrera izango zuenik. Ze dimentsio hartu duen guretzako oso ona da", esan du Ibañezek. "Haurrek ere parte hartzea lortu dugu, azkenean familia guztiak, eta azokari nolabait beste buelta bat ematea lortu dugu, ez dadila bakarrik izan salmenta kontu bat. Pedagogia ere egiten ari gara, produktuak ezagutu eta errespetatzeko. Aurten etenalditxo bat egin da, baina antolatu dugun lehiaketarekin eta gaur ematen ari garen opariarekin, beste era batera ari gara ospatzen Tolosa Goxua".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!