Doako autobus zerbitzua hilerrira joateko

Naia Vazquez 2020ko urr. 30a, 07:57

Tolosako Udalak esan du azaroaren 1ean hilerriko udaltzainen eta ertzaintzakoen presentzia areagotuko dela, arauen betetzea bermatzeko eta lapurretak ekiditeko.

Tolosako Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du azaroaren 1ean hilerrirako bidea egin ahal izateko. Guztira 11 joan-etorri egingo ditu autobusak; goizez sei eta bost arratsaldez. 09:00etatik 18:00ak arte musika eskolatik aterako dira autobusak 45 minutuero; eta hilerritik Tolosara berriz, 09:30etik 18:30era egingo ditu itzuliak,  45 minutuero. Musika eskolatik hilerrirako bidean Berazubitik, Iurreamendiko birirbilgunetik, kiroldegitik, eta Amarotzetik pasako da autobusa. Eta itzulerakoan Iparragirre zeharkatuz, Bizkaia kalea, J.A. Irazusta eta Trinkete kaleak pasako ditu musika eskolara iritsi aurretik.

 

Hilerrian, Eusko Jaurlaritzaren arautegia jarraituz, ezohiko neurriak hartuko dira segurtasuna bermatzeko eta jende pilaketak ekiditeko. Sarrera eta irteerarako bideak zehaztuko dituzte eta eraikuntza barrura sarbidea ematen duen atea itxita egongo da, espazio irekia errespetatuz. Gainera, eskuak desinfektatzeko gela  jarriko dute sarreran eta musukoaren erabilera nahitaezkoa izango da.

 

Tolosako Udaletik jakinarazi dute, udaltzainen eta ertzaintzakoen presentzia areagotuko dela hilerrian, arauen betetzea bermatzeko eta lapurretak ekiditeko.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!