Ez dute Inpernuko Poza Jardunaldia egingo

Ataria 2020ko urriaren 30a

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea biharko hitzordua online egitekoa zen, baina azkenean bertan behera utzi du.

«Osasun egoeraren kezkaz eta arduraz» Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak bihar larunbata Tolosan egitekoa zuen Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia bertan behera uztea erabaki du. Aurten erromeria gaia ziren lantzekoak, baina oraingoz ez egitea erabaki dute. Eskerrak eman nahi dizkiete ekitaldietan parte hartzekoak ziren entzule eta hizlariei, eta baita Tolosako Udalari ere. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!