Inpernuko Poza Jardunaldia 'streaming' bidez

Ataria 2020ko urriaren 26a

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Inpernuko Poza Jardunaldia mantentzea erabaki du, baina 'online' jarraitu beharko da.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak urriaren 31n egingo du Tolosan, Inpernuko Poza Jardunaldia. Bi ekitaldi antolatu ditu egun horretarako, baina ateak itxita egingo dituzte. Horiek jarraitzeko EHTEren sare sozialak jarraitu ahal izango dira; @trikitixa_elkartea Instagram bidez jarraitzeko eta @trikitixa.eus Facebook bidez ikusteko.

Aurtengo gaia erromeria izango da eta horretarako Aiko taldeko Sabin Bikandi eta Patxi Labordaren hitzaldia ikusi ahal izango da 12:00etan, eta mahai ingurua 16:30etik aurrera.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!