Bigarren partidari begira

Imanol Garcia Landa 2020ko urriaren 22a

Leire Lopetegik eta Alaia Goñik omenaldia jaso zuten larunbatean.

Lehenengo partida galdu egin du 1. Maila Nazionaleko Tolosa CF-k, Realaren aurka.

Etxean hasi du liga Tolosa CF-ko 1. Maila Nazionaleko taldeak. Realaren bigarren taldearen aurka 0-3 galdu zuen Berazubin aurreko larunbatean. Lehen partida hori atzean utzi eta bigarrenari begira daude Imanol Caberok entrenatzen dituen jokalariak. «Reala aurten igo da eta bertan duen jendearekin bagenekien zaila izango zela», dio Caberok. Hasieratik Realak izan zuen baloia, eta Tolosakoek une batzuetan ondo defendatu bazuten ere, bi desoreka izan zituen taldeak eta 22. minuturako 0-2 jarri zen partida.

1. Maila Nazionala bi azpimultzotan banatu dute, bakoitza zortzi taldekoa. Lehenengo hirurak sailkatuko dira igoera fasea jokatzeko eta besteek jaitsiera fasea jokatu beharko dute. «Gure azken helburua maila mantentzea da», zehaztu du Caberok, «baina lehen fase honetako helburua aurreko denboraldian izan ez genituen sentsazio onak izatea da: jakitea une bakoitzean zer egin nahi dugun». Arlo taktikoan egin nahi du lan Caberok, eta bigarren faserako indartsu iristea.

Zenbait aldaketa izan dira taldean. Hainbat urteren ondoren Leire Lopetegik eta Alaia Goñik utzi egin diote jokatzeari, eta larunbatean omenalditxoa jaso zuten taldekideen partetik. Bestalde, Nahia Apiricio Realera joan da eta Nahia Alvarez Oiartzun taldera. Bigarren taldetik Ainara Carné igo da, eta Oihana Ugartemendia, bi urtez lesionatuta egon ondoren, berriro ere taldearekin normaltasunez ari da. Arratiaren zelaian jokatuko dute hurrengo partida, larunbatean, 18:00etan. «Gure azpimultzoa oso indartsua da eta ez dugu partida lasairik izango», zehaztu du Caberok. «Arratia gurekin batera igo zen maila honetara, eta gogo handia dugu beraien aurka partida on bat egiteko».

Erlazionatuak

Azkenean

Erabiltzailearen aurpegia Naroa Jauregi 2020 urr 22 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!