Alpino Uzturrekoek hiru domina lortu dituzte Espainiako Rolleski Txapelketan

Ataria 2020ko urriaren 21a

Alpino Uzturreko eskiatzaileek hiru domina lortu dituzte, urrezko bi eta zilarrezko bat, asteburuan Jakan egin den Espainiako Rollerski Txapelketan.

Larunbatean, klasiko eran lehiatuko lasterketan, 2,6 kilometrokoa, emakumezkoen 18 urtez azpiko mailan Alaia Juaristik txapeldunorde izatea lortu zuen, helmugan 14.49ko denbora eginez. Naroa Amantegi laugarrena izan zen, Olaia Plazas bosgarrena eta Laia Arakama seigarrena. Proba berean, gizonezkoen senior mailan Mikel Plazas bosgarrena izan zen.

Igandean, skating eran lehiatu ziren, 5,2 kilometroko ibilbidean. Gizonezkoen senior mailan Imanol Rojo nagusitu zen helmugan 15.23ko denbora eginez. Mikel Plazas, berriz, seigarren izan zen. Emakumezkoen 18 urtez azpiko mailan, Alaia Juaristik urrezko domina lortu zuen txapelketa irabaziz eta helmugan 23.58ko denbora eginez. Olaia Plazas laugarren izan zen, Naroa Amantegi seigarrena eta Laia Arakama zazpigarrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!