Igarondo Urpekoak taldeko igerilariak indartsu Hondarribian

Ataria 2020ko urriaren 21a

Hondarribiko zeharkaldia egin zen larunbatean, eta Igarondo Urpekoak taldeko hegats igerilariek emaitza oso onak lortu zituzten bertan. Batez ere emakumezkoetan, podiuma bereganatu baitzuten taldekoek: Irati Lakunza (14.40) izan zen garailea, Maddi Goenaga (17.17) bigarrena eta Ainhoa Tolosa (19.00) hirugarrena.

Gizonezkoetan hirugarren postua lortu zuen Jose Mari Zamorak (14.54). Bere aurretik helmugaratu ziren Ordizia taldeko Josu Goya (14.14) eta Real Sociedad taldeko Jaime Caballero (14.49).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!