Jubenil neskek bigarren egin dute Espainiakoan

Ataria 2020ko urriaren 8a

Jubenil mailako neskak Espainiako Txapelketan.

Gustura daude TAK klubetik bateletan izandako denboraldiarekin. Asteburuan Espainiako Txapelketak izan ziren jokoan, eta klubeko lau ontzi izan ziren lehian. Jubenil neskak izan ziren postu onena lortu zutenak, bigarren eginez eta zilarrezko domina lortuz.

Infantil neskak ohorezko finalerako sailkatu ziren, eta azkenean bosgarren egin zuten. Kadete mutilei dagokienez, bederatzigarren bukatu zuten txapelketa, eta infantil mutilek hamargarren postua lortu zuten.

Espainiako Txapelketaren balantze ona egin dute klubetik, jubenil eta infantil nesken postuak nabarmenduz. Mutilei dagokionez, postu hobea lortzea zaila dela adierazi dute. «Bere garrantzia du lau ontzi eramatea Espainiako Txapelketara», esan du Kike Mokoroa TAK klubeko kideak. «San Juan izan da batel gehien eraman dituena txapelketara eta ondoren gure kluba dago».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!