Pasahitza (zaharra)

Ba al dakizu ezer autoenpatiaz?

Erabiltzailearen aurpegia Elena Egiguren Ezkerro 2020ko irailaren 29a

Komunikazio ez bortitza hilean behin hizketagai bilakatuko dute Elena Egigurenek eta Leire Intzak. Komunikazio ez bortitzeko formatzaileak dira, eta Tolosaldeko komunikazio ez bortitzeko praktika taldeko kideak dira. Lehen tartean, Elena Egigurenek autoenpatiaz hitz egin digu.

Egunean hiru minutu bakoitzak berarentzat hartzeko proposamena luzatu du. Gelditu, arnasa sakon hartu eta gorputza sentitzeko gonbitarekin hasi du ikasturtea.

Ikasturte honetan jendearen parte hartzea nahi dute, eta gaiak, zalantzak, proposamenak edota esperientziak konpartitzeko ataria@ataria.eus helbidera idatzi dezakete komunikazio ez bortitzean interesa dutenek, eta jarraian hilean behineko saioan hortaz hitz egiteko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!