Larramendin jarritako biribilgunea mantentzea erabaki du udalak

Tolosaldeko Ataria 2020ko ira. 25a, 12:40

Proba modura egin da aldaketa bi egunez, eta izan duen harrera ona ikusita, zenbait egunez mantenduko da. Aldaketa egonkortzea da helburua, eremuan trafikoa arintzea lortu delako.

Mugikortasun astearen baitan, eta Tolosa Badabil mugikortasun plan berrian jasotako ekimenak martxan jartzen hasteko asmoz, behin-behineko proba modura, Larramendi eta Ibaiondo arteko bidegurutzea biribilgune bihurtu zuen udalak asteazkenean. "Izan duen harrera ona ikusita, zenbait egunez mantenduko da biribilgunea eta semaforoak itzalita jarraituko dute", baieztatu dute udaletik.

"Probak arrakasta izan du trafiko fluxuak arintzea lortu delako" nabarmentzen dute, eta aldaketa egonkortze aldera mantentzea erabaki du udalak. "Mugikortasun ikerketen arabera, eta oraingoz probak erakutsi duen moduan, semaforoak kentzeak eta biribilguneak jartzeak gatazkak murriztu eta fluxuak arintzen ditu". Aurrerago balorazio osatuagoa egingo du udalak eta eremuan zein neurri hartu erabakiko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!