2020/10/06 18:00
Pertsona gorren elkarteak, Gainditzenek, solasaldi batera gonbidatu nahi ditu eskualdeko pertsona gorrak. COVID19ak eta maskaren erabilerak areagotu dituen komunikabide arazoez mintzatzeko.
Iñaki Montero bertan izango da, azaltzen diren egoera horiek irudi bihurtzen. Ondoren, kartel horiek Tolosaldean zehar zintzilikatuko dira, kontzientziazio modura.
Harremanetarako: gainditzent-g@hotmail.com
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?