Harrera ona izaten ari dira ostalariak suspertzeko bonuak

Ataria 2020ko irailaren 24a

Udaletik baieztatu dutenez, erritmo onean ari dira saltzen, eta zenbait establezimendutan agortu dira dagoeneko. Urriaren 25era arte eskuratu ahal izango dira.

Duela bi aste pasatxo abiatu zen herriko ostalaritza establezimenduak babesteko bonu-orrien salmenta. Komertzioak laguntzeko bonuekin gertatu moduan, harrera ona izan du egitasmoak, eta dagoeneko agortu dira zenbait jatetxe eta tabernetarako bonuak.

14 taberna eta jatetxetan baino ez dira geratzen eskuragarri bonu ale batzuk:

  • Ikatza
  • Elurra
  • Iurre
  • Plan B
  • Botarri
  • Izarra
  • Eguzki
  • 66
  • Saikin
  • Amaiur
  • Alondegia
  • K2
  • 3 Taberna
  • Bide Bide.

Bonuak eskuratu nahi dituztenek, establezimendu horietakoren batera joan beharko dute, urriaren 25a baino lehen. 30 euroren truke, 45 euroko balioa duen bonu orri bat jasoko dute, udalak 15 euro gehituko baitizkio laguntza modura. Orri horietako bakoitzean 5 euroko bosna bonu eta 10 euroko bina izango dira, guztiak erosketa egindako establezimendu horretan bertan gastatzeko (abenduaren 7a baino lehen), nahi adina kontsumiziotan banatuta.

Bonuen inguruko informazio eta argibide gehiagorako www.suspertutolosa.eus webgunea bisita daiteke. Zalantzak argitzeko, berriz, merkataritza@tolosa.eus helbidera idatzi edo 943 697521 telefonora deitu (10:00etatik 13:00etara) daiteke.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!