Musika eskolan bete gabe geratu diren plazetan izena emateko aukera

Ataria 2020ko irailaren 16a

Izen emate prozesu arruntaren ondoren bete gabe geratu diren plazetan izena emateko aukera egongo da iraila amaiera arte Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan.

Lau urtetik aurrera, helduetaraino instrumentu bat jotzen eta taldean musika egiten ikasi daiteke udal musika eskolan, eta profesionalki musika ikasteko prestakuntza ere egin daiteke bertan, tartean kontserbatoriorako eta goi mailako musika ikastegietarako sarrera-probak.

Bete gabe geratu diren plazei buruz galdetzeko, izena emateko zein musika eskolari buruzko informazio gehiago jakiteko, musika@tolosa.eus helbidera idatzi edo 943 651 593 telefono zenbakira deitu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!