Tolosako Udal Liburutegiko irakurketa klubean izena emateko aukera

Ataria 2020ko irailaren 16a

Aurrez aurreko saioak izango dira, gehienez 10 pertsonakoak, irakurritako liburuen inguruan solasean aritzeko. 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta doakoa da.

Aurrez irakurritako liburu baten inguruan solasean aritzeko eta elkartrukerako gunea izan ohi da irakurketa kluba. Bada, beste urte batez, taldea martxan jartzeko asmoa dute Tolosako Udal Liburutegian. Doakoa da eta 16 urtetik gorakoek har dezakete parte; hori bai, aurten, gehienez ere 10 pertsonako taldea osatuko da, ezinbestekoa delako egungo egoerara egokitzea.

Ikasturte honetako saioak aurrez aurrekoak izango dira eta haur liburutegiko ekintza-gelan egingo dira, segurtasun eta higiene neurri guztiak bermatuz. Egoerak baimenduko ez balu, online egingo lirateke eta parte hartzaile kopurua zabalduko litzateke.

Liburuak dinamizatzaileek eta liburutegiko langileek aukeratuko dituzte eta liburutegian mailegatzeko aukera egongo da beti. Adituek dinamizatuko dituzte solasaldiak eta saio batzuetara idazlea bera ere joango da. Klubean parte hartzeko liburutegira bertaratuta edo 943 697 462 telefono zenbakira deituta eman behar da izena.

Ordutegi zabalagoa

Ikasturte berriaren hasierarekin, Udal Liburutegiaren ordutegia zabaldu da. Goiz eta arratsaldez dago irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bestalde, haurren mailegu zerbitzua eskuragarri dago, baina helduen liburutegitik bideratzen da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!