Argazki galeria

Barrura sartu beharrik gabe

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko irailaren 12a

Tolosa&Co Tolosako Merkatarien Elkarteak antolatuta, 'Azken Beherapenak' eguna ospatzen ari dira zenbait denda. Iluntzeko 20:00ak arte egongo da eskaintzak aprobetxatzeko aukera.

Jendetza bildu da gaur Tolosako kaleetan. Tolosa&Co-ren elkartekide diren saltoki askok euren denda atarietara atera dituzte beherapenez betetako pertxero eta mahaiak. Hori aprobetxatu nahian, erosle ugari gerturatu dira aukera onenen bila.

Urte gogorra izaten ari da, orokorrean, saltoki txikientzat. "Gure hondar aletxoa jarri behar dugu guztiok ekonomia lokala babestu eta biziberritzeko; ematen duguna jasotzen dugula ulertzeko. Gure bezeroen bezero gara, gure bizilagunen egunerokoa suspertzeko motorra, eurak gurea diren bezala", diote merkatari elkartetik.

Egun guztian zehar iraungo du festak, iluntzeko 20:00ak bitarte, eta ondorengo denda hauetan aurkitu ahal izango dira eskaintzak:

  • Pottoko
  • Peage
  • Arteka
  • Brunila
  • Mugar (Nafarroa Etorbidea)
  • Pasaban
  • Roncal
  • Tasia
  • Marilyn
  • Berezi Tallas Especiales
  • Mauka
  • Rainbow
  • Jantzi Zure Arima
  • Bolsos Zunzu
  • Maite Estetika
  • Arkupe
  • Arkupe Moda
  • Arretxe Merceria
  • Einde
  • Imanna
  • Mundu Magikoa
  • MY 54
  • The Factory
  • Algara
  • Ubel
  • Kimetz
  • La Ratita Presumida
  • Niko
  • SKFK
  • Guki Ekogunea
  • MM
  • Tantai
  • Colors
  • Kanikak
  • Dandaka
  • Lardies (Rondilla)
  • Mugar (Rondilla)
  • Lizarribar Oinetakoak
  • BáB
  • Yoli
  • Corner
  • Patxo
  • Zapateria Azkune
  • NZB

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!