Irailaren 9an hasiko da ikasturtea Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan

Ataria 2020ko irailaren 4a

Beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuta hasiko dira aurrez aurreko eskolekin. Musika eskolak zehaztutako jarraibideak bete beharko dituzte ikasleek eta gurasoek, denen segurtasuna bermatzeko.

Irailaren 9an, asteazkena, irekiko ditu ateak Tolosako Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolak ikasturte berriari ekiteko. Egungo egoerara egokitu dituzte musika eskola eta bertan ematen diren ikastaroak, eta hala, segurtasun berme guztiekin hasiko dira aurrez aurreko eskolak. 

Lau urtetik aurrera, instrumentu bat jotzen eta taldean musika egiten ikasi daiteke udal musika eskolan, eta profesionalki musika ikasteko prestakuntza ere egin daiteke bertan, tartean, kontserbatoriorako eta goi mailako musika ikasketetarako sarrera-probak.

Segurtasun neurri zorrotzekin

Arestian aipatu bezala, aurrez aurreko eskolekin emango diote hasiera, eta horretarako beharrezko segurtasun neurri guztiak hartu dira. Hala, musika eskolak zehaztutako jarraibideak betetzea derrigorrezkoa izango da musika eskolako ikasleentzat zein gurasoentzat. 

Musika eskolari buruzko zein ikasturte hasierari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, musika@tolosa.eus helbidera idatzi edo 943 651 593 telefono zenbakira deitu daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!