Jokin Bildarratz hezkuntza sailburu berria izango da

Ataria 2020ko irailaren 4a

Senatari ez duela jarraituko baieztatu ostean, gaur jakin da hezkuntza sailburu berria izango dela Tolosako alkate ohia.

Iñigo Urkullu EAEko lehendakari izendatu berriak bihar egingo du karguaren zina, hirugarrenez. Ondoren, EAJ eta PSE-EEren koalizio-gobernuak izango dituen bi lehendakariordetzak eta hamaika sailak gidatuko dituztenen izen-abizenak iragarriko ditu lehendakariak. Bada, dagoeneko izen batzuk eman dituzte jakitera, eta horietako bat da hezkuntza sailburu berriarena. Hain justu, Jokin Bildarratz azken zortzi urteetan senatari izan dena eta Tolosako alkate ohia izango da kargua hartuko duena.

Sailburuek datorren asteartean, irailaren 8an egingo dute karguaren zina, eta egun berean egingo dute hamabigarren legealdiaren lehen gobernu bilera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!