Eukene Larrarte Europako 32. postuan

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 26a

Eukene Larrarte bizikleta gainean. Artxiboko irudia.

Europako emakumezkoen 23 urtez azpikoen txapelketan, 32. postuan sailkatu da txirrindulari tolosarra. Lasterketako irabazlearen denbora berdinean amaitu du berak ere. Lehiaketako azkarrena Elisa Balsamo italiarra izan da. 

Frantziako Plouay herrian da Eukene Larrarte, Europako emakumezkoen 23 urtez azpikoen txapelketan. Gaur goizean jokatu du proba eta tropel nagusian iritsi da helmugara. Probako irabazlea Elisa Balsamo italiarra izan da; Larrartek hark egin duen denbora berdinean amaitu du lasterketa, baina, atzetik iritsi da. 

Sailkapen orokorrean, 32. postua lortu du Tolosako txirrindulariak. Goizeko bederatzietan hasi da lasterketa eta, guztira, 81,9 kilometro egin dituzte bi ordu eta hamabost minutuko denboran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!