Iraolak eta Salegik irabazi dute 45. Txapela Oroigarria

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 15a

Urdinez txapelketaren irabazleak eta gorriz, bigarren onenak.

Iraolak eta Salegik 30-21 garaitu dituzte Arregi eta Urigoitia, horrela, 45. Txapela Oroigarria eskuratuz. 

Atzo jokatu ziren 45. Txapela Oroigarriko azken partidak, Tolosako Berazubi frontoian. Arratsaldeko 18:30ean hasi zen jaialdia eta jokatzen lehenak Zelaia eta Loidi izan ziren, Zabalaren eta Silanesen aurka. Hirugarren eta laugarren postuak jokoan, Zelaiak eta Loidik eskuratu zuten garaipena 30 eta 18 tantoko markagailuarekin. 

Horren ostean iritsi zen finala: Arregi eta Urigoitia alde batetik, Iraola eta Salegi, bestetik. Partida estua jokatu ondoren, azkenean, Iraola eta Salegi gailendu ziren. 30-21 hartu zituzten mendean Arregi eta Urigoitia. Horrela, 45. Txapela Oroigarria Iraola eta Salegiren eskuetara joan zen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!