Atzo, 84 urte

Ataria 2020ko abuztuaren 12a

1936ko abuztuaren 11a zen, duela 84 urte, eta Tolosa hartu berria zuten frankistek. Ixaka Lopez Mendizabalen argitaletxea arpilatu, eta liburuak ostu eta plaza erdian erre zituzten.

Ixaka Lopez Mendizabalek Tolosan zuen argitaletxean sartu, eta liburuak ostu ostean, Plaza Zaharrean su eman zieten. Su-txondorrarekin, euskal kultura suntsitu nahi izan zuten, eta Euskal Pizkundea sutara kondenatu. Abuztuaren 11a zen, eta 1936. urtea.

Tolosako Udalak, duela lau urte, herriko liburutegiko eta eskoletako euskal liburuak ere erre zituztela adierazi zuen. Gertakariaren 80. urteurrenean, gertakari "latz" hura gogora ekarri nahi izan zuten: Errautsetatik berpiztuz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!