Igaro dira Sareren bizikleta itzuliko parte hartzaileak Tolosaldetik

Ataria 2020ko uztailaren 23a

Dozenaka txirrindulari ari dira parte hartzen #IzanBidea bizikleta itzulian, Sarek antolatzen duen hirugarrena. Gaurkoan eskualdetik igaro da, Lizartzatik sartuz eta Villabonatik atereaz. Lekunberrin hasi eta Hernanin bukatuko dute gaurko ibilbidea.

Igaro berri den maiatzean Sarek aurkeztu zuen Izan Bidea ekimenaren baitan antolatu dute bizikleta itzulia, "preso eta iheslarien etxerako bidea eta euskal jendartearen elkarbizitzarako eta bakerako bidea egiten jarraitu nahi dugulako".  Hain zuzen, Saretik azaldu dutenez, "horregatik uztailaren 25ean antolatu dugun azken etapa Euskal Herriko espetxeetatik irten eta gure herriko hiriburuetan amaituko dugu, etxean".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!