Udako TAKE Campusa bertan behera geratu da

Ataria 2020ko uztailaren 21a

Duela hiru aste hasi ziren TAKE saskibaloi klubaren udako Campusarekin. COVID-19a dela eta, egitasmoaren laugarren astea ez egitea erabaki du klubak, "azken egunetan ematen ari diren kasu berrien aurrean".

TAKE klubetik azaldu dutenez, "lehenengo 3 txandak bikainak izan dira. Ume, gazte, entrenatzaile eta parte hartu dugun guztiok ikaragarri gozatu dugu. Zoritxarrez, azken egunetan ematen ari diren kasu berrien aurrean arduraz jokatu behar dugu, eta beraz, ez da campuseko laugarren txandarik izango. Pena handiz, 2020 udako TAKE kanpusa amaitutzat ematen dugu. Egoera hobetzen denean, izango dugu saskibaloiaz gozatzeko aukera".

Bitartean, lanean jarraituko dutela azaldu dute klubetik, eta eskerrak eman dizkiete campusa "posible egin duzuen guztioi: herri guztietako udalei, guraso, eta bereziki gazteei. Mundiala izan da!".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!