Larunbateko Tolosa Kantari, bertan behera

Ataria 2020ko uztailaren 20a

Tolosa Kantariren inguruan biltzen direnei oharra zabaldu diete ekimenaren sustatzaileek. "Tolosa Kantariko zuzendaritzak uztaileko Kantu Jira bertan behera uztea erabaki du, beraz, datorren larunbatean, uztailak 25, ez dugu saiorik egingo. Bizi dugun egoerak ez digu lasai aritzeko baldintzarik eskaintzen eta hala hobetsi dugu". 

Martxoaz geroztik, Tolosa Kantariren bueltan bazkaria egitekoa zen, eta hura ere bertan behera uztea erabaki da, hainbat atzerapen eta gero. Bazkari horretarako aurrez saldu ziren txartelen dirua berreskuratzeko, bi leku hauetakoren batetara jo behar da:

- Xirimiri Kafetegia
- Elektrikariak (Arantxiren) denda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!