Koronabirusa

Tolosako Hiru taberna itxi dute

Ataria 2020ko uztailaren 19a

Hiru taberna Tolosako Oria kalean dago.

Alegiako bidean dagoen gasolindegiko taberna-jatetxearekin egin bezala, Hiru taberna itxi behar izan dute langileetako batek Covid-19an positibo eman eta gero. Tolosako Udalak herritarrei eskatu die soilik sintomak badituzte deitzeko anbulategira.

Azken orduetan positibo bana atzeman dituzte Tolosako Hiru tabernan eta Alegiarako bidean, N-1 errepidean, dagoen gasolindegiko kafetegi-jatetxean. Ondorioz, eta prebentzio modura, biak itxi dituzte. Osasun Sailarekin harremanetan daudela jakinarazi du Olatz Peon Tolosako alkateak, “neurri bereziak hartu beharko bagenitu horiek hartzeko”. Era berean, herritarrei eskatu die soilik sintomak badituzte deitzeko anbulategira (943 00 68 00), osasun etxea ez kolapsatzeko.

Protokolo guztiak martxan daudela nabarmendu du alkateak. Horregatik lasaitasun mezua helarazi nahi izan du eta arduraz jokatzen jarraitzeko eskatu du. Indarrean dauden neurriak errespetatzeko, jende pilaketak ekiditeko eta musukoa erabiltzeko ere eskatu du.   

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!