Xabier Balerdi ez inputatzea erabaki du epaileak

Ataria 2020ko uztailaren 15a

LAB sindikatuak jakitera eman duenez, Osakidetzako EPE-aren inguruko ikerketak "abiadura hartu du". Sindikatuak Osakidetzako goi kargu ohiak inputatzea eskatu zuen, tartean, Balerdi, baina epaileak, "horretarako oraingoz nahikoa zantzu ez daudela esan du", LAB-en esanetan.

LAB sindikatuak jakitera eman duenez, Osakidetzeko oposaketen kasua ematen ari den Ana Jesus Zulueta epaileak auto bat kaleratu du. Auto horretan, epaileak euren hainbat eskari kontuan hartu dituela jakinarazi dute: "Neurokirurgia epaimahaiburua inputatzeko, 24 pertsona lekuko gisa deklaratzen hasteko eta 2020ko ekainaren 9an eskatutako hainbat ofizio hasteko egindako eskaerak babesteko".

LAB sindikatutik Tolosaldeko Ataria-ri esan diotenez, egoera ondorengoa da: "Epaileak 24 lekuko horiei  diligentziak egingo dizkie, baita inputatu berriari ere. Informazio gehigarri horrekin, Xabier Balerdi eta beste kideak inputatu edo ez erabakiko luke. Gure ustez nahiko zantzu badago inputazio hori eman dadin, eta ondorioz, ikusiko dugu orain zein urrats eman".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!