erreakzioak

"Ciudadanos-ekin joan izanak ez du espero bezala funtzionatu"

Ataria 2020ko uztailaren 13a

Pello Atxukarro PPren hautagaiak azaldu duenez, emaitzak ez dira onak izan. "Postuak galdu ditugu parlamentuan, eta aztertu beharko dugu sakonago zergatik gertatu den".

Balantze sakonago baten zain, lehen balantzea egitean, Ciudadanos alderdiarekin elkarrekin joan izanak ez duela funtzionatu uste du Atxukarrok. "Ez du espero genuen bezala funtzionatu. Herritar batzuk ez dute ondo ikusi, eta nire ustez ez dute ondo gainditu elkarrekin joan izana. Alfonso Alonsoren dimisioa ere ekarri zuen horrek, eta alderdiaren barruan eragin handia izan du". 

Abstentzioari dagokionean, oso handia izan dela nabarmendu du, eta horrek ere "kalte" egin diela: "Gure ustez, horrek zuzenean eragin digu, zati handi bat guri egokitu baitzaigu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!