Erreakzioak

"Krisi testuinguruagatik sortutako abstentzioak kalte egin digu"

Ataria 2020ko uztailaren 13a

Artxiboko irudia.

Josetxo Arrietak, Elkarrekin Podemoseko hautagaiak, lortutako emaitzak ez direla onak esan du eta eskerrak eman dizkie "alderdiarengan konfiantza mantendu" dutenei.

Krisiaren testuinguruak %47ko abstentzioa ekarri duela eta horrek "kalte handia" egin diela azaldu du. Bestalde, zorionak eman dizkie EAJ eta EH Bildu alderdiei, lortu dituzten emaitzengatik. 

"Euskal gizarteak oposizioan egotea eskatu digu eta bertatik identifikatzen gaituzten politikak defendatzen jarraituko dugu. Besteak beste, publikoaren defentsa, langileen eskubideak eta ingurumena". 

Hemendik aurrera "etapa berri" bat hasten dela esan du hautagaiak: "Gizartea eraldatzeko tresna onena eta eraginkorrena eraikitzeko konpromezua hartu dugu". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!