erreakzioak

"Gorantz goaz eta gorantz jarraituko dugu"

Ataria 2020ko uztailaren 13a

Ibai Iriarte EH Bilduren hautagaia legebiltzarkidea izango da datorren legealdian. Emaitzen balantze oso positiboa egin du, eta abstentzioa kontuan hartuta, igo den alderdi bakarra izan dela nabarmendu du.

 

Tolosaldeko emaitzei dagokienez, 28 herrietatik 26tan lortu du EH Bilduk gailentzea, eta Iriartek hori "oso garrantzitsua eta esanguratsua" dela esan du; "eta zer esanik ez Tolosa bezalako plaza batean ere lehenengo postuan jarri izana. Hurrengo udal hauteskundeetara begira oso leku onean jartzen gaitu".

Eguneroko lanaren ondorio direla atzokoan lortutako emaitzak dio: "Beti esaten dugun moduan, gurea lana da, egunerokoan egiten dugun lanaren bidez, ikusten dugu EH Bilduren proiektu politikoa geroz eta indartsuago dagoela. Lanketa honetan jarraitu behar dugu, indarrak metatzen. Gorantz goaz eta gorantz jarraituko dugu".

Abstentzioari dagokionez, inoiz baino altuagoa izan da, eta hori ere azpimarratu nahi izan du. "Hauteskundeak deitzeko ez zela garaia iruditzen zitzaigun, herritarrek oinarrizko arazoak direnak baititu une honetan arazo iturri, eta gainera, ez zeuden deitu beharrik udazkenean zelako berez legealdiaren amaiera. Batzuk, ordea, hauteskunde hauek deitzera tematu ziren. Horren inguruko irakurketa egin beharko da, eta norbaitek autokritika egin beharko luke".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!