erreakzioak

"Gobernu sendo bat eratzeko aukera daukagu"

Ataria 2020ko uztailaren 13a

Olatz Peon EAJren hautagaiak nabarmendu duenez, "gizarteak EAJrengan eta Iñigo Urkullurengan konfiantza berretsi du".

Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban EAJ gailendu dela azpimarratu du Tolosako alkateak. "Gainera, legebiltzarkide bana batu dugu". Hori bai, abstentzioa altua ere nabarmendu du. "Zalantzarik gabe abstentzioa izan da protagonista, inoizko altuena izan baita. Honek irakurketa lasai bat egitea merezi du. Egoerak eragindakoa da, eta ondorioak izan ditu emaitzetan ere".

Lortutako emaitzek "gobernu sendo" bat osatzeko aukera ematen dutela azaldu du Peonek, eta "herri honen alde lanean jarraitzeko, hori da garrantzitsuena". Era berean, eskerrak eman izan dizkie bozkatzera joan ziren herritar guztiei, "bereziki EAJri konfiantza eman zioten herritarrei eta egun osoan mahaietan egon ziren alderdikideei, eta Urkullu lehendakariari, egindako kanpainagatik, kanpaina garbia, gardena eta zuzena izan baita".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!