Iganden honetan, uztailaren 12an, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira, "osasun-egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak bermatuta", azaldu dute udaletik.
Neurri "bereziak" hartu dira herritarrek berme guztiekin bozkatzeko aukera izan dezaten. Hainbat hautesleku tokiz aldatu dira eta beharrezkoak diren neurri guztiekin prestatu dira espazioak. Sarrera eta irteerak zehaztu dira, gel hidroalkoholikoak jarri eta edukierak eta ilarak kontrolatu egingo dira herritarren arteko tarteak mantentzeko eta jende pilaketak ekiditeko.
Esan bezala, botoa emateko hainbat gune lekualdatu egin dira. Horien arten:
-
Emeterio Arresekoa, Beotibar frontoira lekualdatu dena.
-
Kultur Etxekoa, Zerkausian kokatuko dena.
-
Musika Eskolakoa, Emakumeen Etxera (Inpertu kalea 5 eta 10) ekualdatu dena.
-
Eta Paper Eskolakoa, Berazubiko auzo elkartean izango dena. (Elkano kalea 15)
Mantentzen direnak:
-
Apaizetxea (Andre Mari plaza 10A)
-
Amarotzeko auzo elkartea
-
Izaskungo eskolak
Lekualdatuta dauden hauteslekuetan kartelak jarriko dira, herritarrek zalantzarik badute nora joan behar duten jakin dezaten eta halaber herritarrei laguntza eskaintzeko pertsonak ere izango dira gune horietan. Edonola ere, herritarrei gomendatzen zaie bozkatzera joan aurretik, errolda-txartela begiratzea, botoa zein hautesleku, sekzio eta mahaitan eman behar duen jakiteko.
Jarraibide nagusiak eta gomendioak:
Pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantendu beharko da, tartea mantentzen ez bada musukoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da, baina une oro jantzita eramatea gomendatzen da. Hauteslekura sartzeko musukoa jantzita eraman beharko da.
Sarrera eta irteerak errespetatu behar dira jende pilaketak ekiditeko eta ilarak sortzen badira, hautesle zaurgarriak (65 urtetik gorakoak edo haurdun dauden emakumeak) lehenetsiko dira, hauteskunde-mahaietan ahalik eta denbora gutxien egon daitezen. Esan bezala, edukierak eta ilarak kontrolatzeko zaintza eta kontrol lanak egingo dira.
Lurrean ezarrita dauden markak errespetatzea ezinbestekoa izango da, horiek norberaren txanda iritsi arte itxaroteko lekua seinaleztatuko baitute.
Sartu aurretik eskuak garbitu beharko dira eta horretarako hauteslekuetarako sarreran eta baita mahaietan ere gel hidroalkoholikoak jarriko dira.
Halaber, etxetik atera aurretik errolda-txartela begiratzeaz gain, botoak ere etxetik prest eramatea gomendatzean da herritarrak hauteslekuetan beharrezkoa duten denbora baino ez daitezen egon.