Tolosaldeko herritarrak bozkatzera deitu du PSE-EE-k

Leyre Carrasco 2020ko uztailaren 5a

PSE-EE-k hauteskunde kanpainako ekitaldia ospatu du goizean, Tolosako Eskolapioetako lorategi kalean. Bertan izan dira Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Alderdi Sozialistaren Ingurumen diputatua eta Eneko Andueza, zerrenda burua.

Ezker aldeko eta eskuin aldeko politika ez dela berdina azpimarratu du Asensiok, eta euskaldun guztiak bizitzen ari diren krisitik atera ahal izateko irtenbideak dituztela gehitu du. Hori dela eta, "garrantzitsuena" uztailaren 12an jendea bozkatzera joatea dela gogorarazi du Anduezak. Gainera, PSE-EE-ren helburu nagusia inor atzean ez uztea dela adierazi du, eta argi eta garbi utzi du zerbitzu publikoak hobetu eta modernizatu eta osasun-, gizarte- eta hezkuntza-politikak indartuko dituztela ekonomiari bultzada bat emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!