Kontzientzia aldrebesa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Azaldegi 2020ko uzt. 4a, 07:00

Trump, Bolsonaro, Putin, Johnson… Gezurra darabilte hitzetik hortzera, matxismo usaina zabaltzen dute beren hitzekin, autoritarismoa, ekologiaren kontrakoak dira eta milioika lagunek ematen diete botoa. 

Gipuzkoan errauste planta pozoitsua egin dutenei milaka eta milaka lagunek emango diete botoa, edo Zaldibarko gezur sortaren ondoren, berdin. Beren politiketatik onurak ateratzen dituztenek botoa ematea ulergarria da, baina horiek oso gutxi dira. Besteek zeren arabera ematen dute botoa? Soziologian, erratutako kontzientzia esaten omen zaio joera horri. Malapartatua kontzientzia tipo hori. Norberaren interesen kontra jardungo dutenei botoa emateraino itsutzen duen kontzientzia aldrebesa.

Soziologian, erratutako kontzientzia esaten zaio. Malapartatua kontzientzia tipo hori. Norberaren interesen kontra jardungo dutenei botoa emateraino itsutzen duen kontzientzia aldrebesa.

Botereak kontrolatzen ditu komunikabide gehien-gehienak, eta kultura eta ideologia zehatza helarazten digute komunikabide horiek, truko mordoa erabilita, baina herritar gehienon interesen kontrakoak dira. Botereak tresna ideologiko ikaragarriak bihurtu ditu komunikabideak eta goikoa lortzen du, botoak trumilka. Kontuz komunikabideekin, mota guztietakoekin, botereak bere interesak zuritzeko, burua jateko erabiltzen ditu-eta. Malcom X-ek zioena: «Borreroa maitaraziko dizute, zapaldua gorrotatuta». Gonzalez X demokrata izango da eta sozialista, adibidez. Eta jeltzaleek horien bazkide izan ziren, dira eta izango dira, kartzelan egon diren bakarrei, ETAkoei, barkamena eskatzeko esaten dieten bitartean. Txundigarria, baina egia gordin bezain amorragarria. Beste adibide harrigarri bat: Franco diktadorearen familia etengabe ateratzen da aldizkarietan. Memoria galarazi egiten du horrek, diktadura ahantzarazi. Kontzientzia faltsua, aldrebesa sortarazten du. Boterean dagoenarekin kritikotasun fundamentuzkoa helarazten diguten komunikabideak zein liburuak kontsumitu ezean, nekez emango dugu aldaketa handirik mundu honek daraman aldrebeskeriarako joeran. Batetik, mundua itxuragabe ari zaigu berotzen, eta, bestetik, gero eta esku gutxiagotan dago aberastasunaren zatirik handiena, eta, hala ere, joera bidegabe eta zoro hau babesten dutenek jasotzen dute botorik gehien. Erratutako kontzientzia, alegia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!