Elkartasuna adierazteko mobilizazioa egin dute Iurreamendin

Ataria 2020ko ekainaren 27a

Zerbitzu publikoen aldeko mobilizazioa egin dute goizean Tolosan. Manifestazio nagusia egin aurretik Iurreamendi egoitzara igo dira, hango egoiliar, langile zein senideei elkartasuna adieraztera.

11:00etan Iurreamendi egoitzan elkartu dira. Lehenik minutu bateko isilunea egin dute, eta manifestu bat irakurri eta agurra dantzatu ostean, egoitzari buelta bat eman diote kalejiran. Egoiliar zein langileak balkoi eta leihoetan zain izan dira, txaloak joaz. Azkenik, arin-arin eta fandango bana dantzatu dute eta txalo zaparrada artean amaitu da mobilizazioa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!