Behartuta gaude lanean maskarak, gelak edota eskularruak erabiltzera, telelanean gabiltza zati handi batean, ikasleak online ikasten, eta leku itxietan neurriak hartzera behartuta. Hau horrela izanik, beste herri askotan egin den moduan, gure erabakia aurtengo Kuadrila Eguna ez antolatzea da. Ez da beharrezkoa milaka eta milaka pertsona 12 ordu edo gehiagoz kalean elkartzea, distantziak mantendu gabe, neurriak errespetatu gabe.
Asteak goaz pixkanaka aske izaten, libreago sentitzen gara eta erabaki hau hartzen ez badugu guzti hau bertan behera geratuko den beldurrez gaude. Guztion osasuna bermatu eta biktimak gutxitzeko hartu dugu erabakia eta herritar bezala udalaren babesa eskatzen dugu.
Guztiontzako da mesede, norberaren esku dago neurriak hartu eta seguru egotea, baina festa giroa bultzatzea kontrajarria dela uste dugu gaur egun bizi dugun pandemia honen aurrean.
2020ko Tolosako Kuadrila Eguneko antolatzaileak