Asuncion klinika

Gipuzkoako fiskaltzak Asuncion klinikaren aurkako salaketa artxibatzea erabaki du

Ataria 2020ko ekainaren 3a

Fiskaltzaren esanetan, ikerketa ondoren "ez da behar bezala justifikaturik geratu delitu baten gauzatzea". Homologatu gabeko medikuen intrusismo delitua aritu da ikertzen fiskaltza.

Euskadiko Fiskaltzarekin Asuncion klinikako bi langile ohi elkartu zirenean hasi ziren eskualdeko ospitalea ikertzen. Carmen Adan Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak Gipuzkoakoaren esku utzi zituen txostenak, eta honek ikerketa zabaldu zuen Asuncionen aurka, intrusismo delitua aztertzeko asmoz. Atzo publiko egin zenez, ikerketa artxibatzea erabaki du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!