Koronabirusa

Astelehenean ez da aurrez aurreko eskolarik izango Herrikiden

Ataria 2020ko maiatzaren 14a

Batxilergoko bigarren mailako ikasleei eta haien familiei ohar baten bitartez jakinarazi die erabakia Herrikide ikastetxeak.

"Astelehenean ez ditugu ikasgelak irekiko", horrela adierazi du Gartxot Agirre Herrikideko Bigarren Hezkuntzako zuzendari titularrak. Ekaina hasierako data ikusten dute aukera posible bezala berriro klase presentzialak berreskuratzeko Kristau eskolen sarean, baina oraindik ezin dute ezer konfirmatu.

Batxilergoko bigarren mailako ikasleek aste honetan hasi dituzte hirugarren ebaluazioko azterketak eta online programatu dituzte ikastetxetik. Ekaina hasieran izango dira ohiko azterketak, ikasgaien bat gainditu ez dituztenentzat eta ekainaren 10ean ikasturtea bukatutzat emango dute. Hortik aurrera, unibertsitatean sartzeko proba prestatzeko saioak izango dira. "Prestaketa hori online edo modu presentzialean egingo dugun ez dakigu, pentsatzekoa da, ordurako, osasun egoera hobetu eta aurrez aurreko eskolak antolatu ahal izango ditugula".

140 ikasle ari dira, gaur egun, Herrikiden Batxilergoa ikasten, lehenengo eta bigarren mailan. DBHko laugarren mailako ikasleak maiatzaren 25ean  ikasgeletara itzultzeko aukera jarri zuen mahai gainean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak joan dan astean. "Ez dugu garbi ikusten hasi ahal izango garen, ezta nola eta zein baldintzetan. Ez digute ezer esan. Oraingoz ez gaude hasteko moduan, ez dakit prest egongo garen maiatzaren 25erako edo aurrerago beharko duen", esan du Agirrek.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!