Mikel Arruabarrena izango da Tolosa CF-ko entrenatzailea

Ataria 2020ko maiatzaren 10a

Tolosa CF-k iragarri duenez Mikel Arruabarrena tolosarra izango da 3. mailako taldearen entrenatzailea, eta klubeko Futbol Errendimenduzko Koordinatzailearen ardura ere berea izango du.

Mikel Arruabarrena futbolari ohiak hartuko du Tolosa CF-ko 3. mailako taldearen entrenatzaile postua. Hurrengo denboraldian talde urdina gidatu beharko du. Arruabarrenak lehenik eta behin eskerrak eman dizkio taldeari aukera hau eskaintzeagatik. "Momentu berezia" dela aitortu du. Bere txiki-txikitako taldea izan dela ekarri du gogora, eta bertan hasi zela futbolean.

Dagoeneko lanean hasia da, eta plangintza egiten hasita daudela azaldu du; ahalik eta talderik "onena" osatzeko eta "lehiakorrena" izateko. Tolosa hirugarren mailan egotea izango dute helburu. "Denon indarra, ahalegina eta gogoarekin uste dut lortuko dugula", dio. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!