Koronabirusa

Bi pertsona gehiago hil dira Iurreamendin, foru aldundiaren arabera

Asier Imaz 2020ko apirilaren 2a

Guztira zazpi dira Tolosako egoitzan hildako egoiliarrak. Eider Mendoza bozeramaleak azaldu duenez 18 kasu positibo gehiago aurkitu dituzte Gipuzkoako egoitzetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, lau hildako zenbatu dituzte Gipuzkoako egoitzetan. Horietatik bi Iurreamendin. Orain arteko bostekin, beraz, guztira zazpi dira COVID-19a detektatu ondoren hil diren egoiliarrak.

Eider Mendoza bozeramaleak Gipuzkoako 12 egoitzetan positibo kasuak aurkitu dituztela esan du. Hildakoak 18 direla jakinarazi du EAJren ordezkariak. Positibo berriei dagokienez, 18 izan dira zerrendara gehitu dituztenak. Ez du zehaztu positibo horiek zein egoitzetan aurkitu dituzte. Datu horietan ez dira langileen positiboak sartzen.

Informazioa ikuspegi orokorretik eman duena Tolosako Udala izan da. Hona orain arte jaso dituzten datuak:

EGOILIARRAK

59 test egin dira: 43k posibitibo eman dute (hildakoak barne). 16 negatibo.

KABIAKO LANGILEAK

Langileak: 16 negatibo eta 5 positibo.

ZU ETA BIOK

Langileak: 12 negatibo eta 12 positibo.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!