Bakarrik Bergamoko probintzian, 385 hildako zenbatu dira azken zazpi egunetan. Txinaren atzetik, herrialderik astinduena da, ia %8koa baita bertan heriotzatasa, eta munduko populaziorik zaharrena duen herrialdea da, Japoniaren atzetik. Bizi-itxaropena 80 urtekoa da gizonezkoetan; emakumezkoetan, berriz, 85 urtekoa.
Massimo Galli Milango Sacco Ospitaleko arduradunaren hitzetan, «sintoma larriak dituztenei bakarrik egiten dizkiete frogak, gaixo egon daitezkeen herritarren zati handi bat kanpoan utziz. Ez dugu azpiegitura seguru nahikorik proba masiboak egiteko». Epidemiaren inpaktua oso larria izan da, batez ere, iparraldean, eta horregatik egiten dira froga gutxi. Hego Korean,
adibidez, 8.000tik gora kutsatu dira, baina heriotza-tasa, %0,9koa da. Seuleko gobernuak frogak egin dizkiete 250.000 herritarrei , tartean, sintomak ez dituztenei ere bai. Italiako Gobernuak, Kongon Ebolaren aurkako borrokan aritutak medikuak hartzeaz gain, ospitale
berriak jarriko ditu, Milango azoka batean eta Bergamoko probintzian.