Koronabirusa

Ariketa fisikoa etxean egiteko app bat, tolosarren eskura

Ataria 2020ko martxoaren 18a

Mootiv entrenamendu aplikazioa deskargatzeko gomendioa egin du Tolosako Udalak eta egunero-egunero entrenamendu ezberdinak eskainiko dira aplikazioan, modu irekian eta kosturik gabe.

Isolamendu eta konfinamendu egunetarako, Tolosako Udala eta Kirolzer enpresa herritarren ongizateari begira jarri dira. Ariketa fisikoa etxean egiteko aukera nola eskaini  aztertzen aritu dira, eta badute eskaintza: Mootiv aplikazioa erabiltzea.

Etxean nahitaez egon beharra dagoen honetan, Mootiv entrenamendu aplikazioa deskarga daiteke, premium bertsioan, modu irekian eta inolako kosturik gabe. Etxean neurrira egindako entrenamenduak egiteko aukera ematen du, bai entrenatzaile birtual bidez, algoritmo konplexu baten bidez entrenamenduak diseinatzen dituena, edota entrenatzaile pertsonal bidez.

Honakoak dira deskargatzeko loturak:

Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.myvitale.mootiv&hl=es

Apple: https://apps.apple.com/es/app/mootiv-entrenador-personal/id1489442001?l=en

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!