Koronabirusa

Ibartarrentzat ere etxean jarduera fisikoa sustatzeko plataforma bat prestatu dute

Ataria 2020ko martxoaren 18a

Ibarrako kiroldegia kudeatzen duen BPXport enpresak gomendatu du plataforma. Monitoreek prestatutako jarduerak egin ahalko dira.

Belabieta kiroldegia kudeatzen duen BPXport enpresak etxean jarduera fiskoa sustatzeko plataforma prestatu du. Izan ere, itxialdiko denboran, buruz eta gorputzez osasuntsu egoteko kirola egitea garrantzitsua da.

Honako helbidean bisitatu daiteke plataforma: https://entrenadesdecasa.bpxport.es/

Jarduerak 5 taldetan sailkatu dituzte:

  1. Jarduera koreografiatuak

  2. Jarduera funtzionalak

  3. Gimnasia leunak

  4. Familian egiteko jarduerak

  5. Lehen sorospenei buruzko bideoak

Plataforma euskaraz zein gazteleraz dago eskuragarri eta bideoak BPXporteko zentro guztietako monitoreek egindakoak dira, plataformari aberastasun handiagoa emateko eta aniztasun handiagoa izateko.

Egunero bideo desberdinak igotzen joango dira, plataforma gero eta aberasgarriagoa izan dadin. Era berean, datozen egunetan plataformari funtzionaltasun berriak ezarriko dizkiote, hala nola, zuzeneko klaseak, eguneroko errutinak eta bestelakoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!