M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020

Morez jantzi da Tolosa

Leyre Carrasco 2020ko martxoaren 8a

Emakumeen Nazioarteko Egunari hasiera emanez, 'Josi ta josi, Tolosaldea feminista!' lelopean, egin dute manifestazioa Tolosan.

Jaieguna izan arren Tolosako kaleak emakumeez bete dira gaur. Tolosaldeko herri desberdinetako emakumeak gerturatu dira Tolosara haien aldarria egiteko; berdintasunaren aldeko borroka. Eli De Arriba Tolosaldeko Asanblada Feministako kideak argi azaldu du zein den gaurko helburua: «Emakumeok kaleak hartu behar ditugu, bisibilizatu egin behar gara eta gure borrokak leku guztietara iritsi behar du, mundu guztia sentsibilizatu dadin gaur egun daukagun egoeraren aurrean». De Arribak atzo Anoetan egindako ekimena izan du gogoan eta esan du «aliantzak sortzeko eguna» izan zela.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!